Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zientzia haurrentzat segundo gutxian. Hamar minutuan edo gutxiagoan egin ditzakezun 100 esperimentu baino gehiago.

Zientzia haurrentzat segundo gutxian. Hamar minutuan edo gutxiagoan egin ditzakezun 100 esperimentu baino gehiago.

Jean Potter
Elhuyar Fundazioa (2012)
ISBN: 978-84-92457-69-4
Neurriak: 20 x 20 cm
Orrialdeak: 144

 

Liburu hau Jean Potter-en Science in Seconds for Kids: over 100 experiments you can do in ten minutes or less liburuaren euskarazko itzulpena da.

8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago liburua, eta, haren bidez, zientziaren magia bizi dezakete gazteek Jean Potterrek prestatutako esperimentu eta jarduera azkar eta erraz batzuekin. Hamar minutu edo gutxiago nahikoa dira jarduera bakoitza egiteko. Jarraibide argi eta urratsez urratseko batzuek, eta irudiek, esperimentua ongi egiten lagunduko diote gaztetxoari. Gainera, gauza asko ikasi ahal izango dute: zergatik ez diren biribilak arrautzak, urpekoak nola igotzen diren gainazalera eta nola hondoratzen diren, eta abar. Esperimentuak egiteko behar den material gehiena etxean bertan, lorategian edo auzoan aurkitu daiteke, eta ia edozein lekutan egin daitezke esperimentu hauek.

Liburu honetako 108 jarduerak hamabi arlo hauei buruzkoak dira: airea, animaliak, argia, eguraldia, energia, giza gorputza, grabitatea, handitzea, koloreak, magnetismoa, makinak eta ura. Gaztetxoek ortzadar bat egin ahal izango dute lurrean, puxika bat lehertu lupa batez, kafe-lata bat norberarengana itzularazi bultza egin ondoren...
Orokorrak, 2012/04/16

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia