Elhuyar zientziaren komunikazioa

Quantum

Quantum

Manjit Kumar; Itzultzailea: Iñaki Iñurrieta
Elhuyar (2011)
ISBN: 978-84-92457-75-5
Neurriak: 13 x 22,5 cm
Orrialdeak: 420
Einsteinen, Bohrren eta beste zenbaiten nortasunak erakusten dizkigu istorio zoragarri honek. Drama, tragedia, irrika, ustekabeko gertaerak, ekintza heroikoak eta abar ditu. Ez da eduki zientifikoko edo dibulgazio zientifiko hutseko liburua, nahiz eta informazio asko dagoen mekanika kuantikoari buruz. Liburu historiko edo biografiko baten antzera antolatuta dago: pertsonaia (aditu) bakoitza zehatz azaltzen du, bakoitzaren izaerak eragina izan baitu aurkikuntzaren garapenean edo aurkikuntzan bertan. Planken kontserbadurismoak azpimarratu egiten du aurkikuntza; Pauliren adimena eta umore txarra erabakigarriak izan ziren; Bohrren irmotasuna eta lotsa, berriz, ezinbestekoak; Eisnteinen irudikapenak eta askatasunak polemika bizirik iraunarazi zuten, eta abar.

Horiez gain, Heisenberg, Shröringer, Dirac, Born, Bohr, Compton, De Broglie, Sommerfeld, Lorentz, Boltzmann, Rutherford, Uhlenbeck, Goudsmith, Bell, eta abarren izaerak ederki jasotzen ditu liburuak, eta haien erretratu zuena egiten du. Horren guztiaren osagarri, oharrak, glosarioa, bibliografia eta pertsonaia nagusien argazki bereziak eta pertsonalak ere baditu.
Fisika, Kimika eta Matematika, 2012/10/16

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia