Elhuyar zientziaren komunikazioa

La Rebelión de las Formas

La Rebelión de las Formas

Jorge Wagensberg
TUSQUETS (2004)
ISBN: 84-8310-975-1
Neurriak: 15,0 x 22,4 cm
Orrialdeak: 318 orr.

Harrigarria da zenbat forma geometriko errepikatzen diren naturan. Izan ere, forma gutxi batzuetan oinarritzen dira egitura asko. Baina zergatik? Hausnarketa horretatik abiatuta idatzi du Jorge Wagensberg-ek saiakera hau. Eta naturaren ezaugarri asko aztertzen ditu formen ikuspuntutik. Oso ikuspuntu bitxia eta emaitza entretenigarria.

Fisika, Kimika eta Matematika, Biziaren zientziak, 2001/01/01

Erantzunak

1

Unai Fernández de Betoño 2001/01/01

"Form follows function" esaldi ezagunaren aurka dagoen edozeinek irakurri beharko lukeen liburua. Oso argia eta zehatza, batez ere bigarren zatia, bertan naturaren forma batzuen arrazoia ezinhobe azaltzen delarik. Alabaina, Gaudi gehiegi goraipatzen du Wagensbergek, bere ahulezi arkitektonikoak erakutsiz, izan ere, arkitekto katalana ez da naturan oinarritutako arkitektura eraiki duen bakarra. Hala ere, oso liburu gomendagarria formaren sorkuntzaz arduratua dagoen edozeinentzat.
2

Juan Garzia 2001/01/01

Liburu zoragarria, bai horixe. Hain zoragarria, non ZIO bildumarako itzultzen ari bainaiz. Ondo-bidean, urtearen amaierarako irtengo da kalera. Euskaraz irakurtzeagatik pixka bat itxaron nahi duenarentzat...
3

Itziar Laka 2001/01/01

Dagoenekoz kalean dugu Juan Garziaren euskal itzulpen bikaina: "Formen Matxinada", ZIO bildumako seigarren alea, argitalpen zaindua, gaztelaniazkoak ez bezala, adibidez, irudiak koloretan dakartzana.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia