Elhuyar zientziaren komunikazioa

La medición del mundo

La medición del mundo

Die Vermessung der Welt

Daniel Kehlmann
Maeva (2006)
ISBN: 84-96231-97-6
Neurriak: 24,8 x 17,5 cm
Orrialdeak: 220 orr.

Bi zientzialarik mundua neurtu nahi dute; zientzialari ospetsuak dira: Alexander von Humbolt naturazalea eta bidaiaria, alde batetik, eta Carl Friedrich Gauss matematikaria eta astronomoa, bestetik. Hasieran, ez zuten elkar ezagutzen; Humbolt Hego Amerikan ibili zen, eta Gaussek Alemanian garatu zuen lana. Baina zahartzaroan topo egin zuten kongresu batean. Daniel Kehlmann idazleak eleberri-formatua eman dio bi zientzialarien lanari buruzko liburu honi. Kontakizunean, azalpenak eta anekdota ezagun batzuk tartekatu ditu.

Orokorrak, Fisika, Kimika eta Matematika, 2001/01/01

Erantzunak

1

Mikel 2001/01/01

Behin irakurtzen hasita, liburua ixtea kosta egiten duen horietakoa. Edozein irakurle motarentzat interesgarria, baina, are interesgarriago zientzia eta historia gustoko duenarentzat. Estilo arina, irakurtzeko erraza, historia entretenigarria eta umore printzarik faltan ez duen liburua. Gauss eta Alexander Von Humboldt zientzalarien biografien kontakizuna da haren ardatza, eta hori benetan ongi egiten asmatu du autoreak. Ez dut uste inor damutuko denik liburua irakurtzen hasteaz.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia