1989/09/01
Australiako iparraldeko York Lurmuturra penintsulan kokatu nahi dute sateliteen jaurtiketa-zentru berria.1986/08/01
Jakina da Euskal Herria ez dela teknologia aurreratuenak garatzen direneko lurraldea, baina orrialde hauetan azalduko ditugun saiakuntzak, lehen mailakoak dira. Saiakuntza hauen betebeharrak nahiz helburuak, asko aldatzen dira saiakuntza batetik bestera eta hau oso erraz somatuko duzu, irakurle. Teknologia berriek langabezia etab. ekartzen dutela edota teknologia, berez, elementu neutro bat dela esaldiak eztabaida askotan entzun izan ditugu. Hain zuzen ere, antzeko teknologien erabilera desberdinak aztertuko ditugunez, artikulu honetan aukera ederra izango duzu arestian aipatutako eztabaidetan parte hartzeko, ideia eta datu berriekin. Aukeratu ditugun saiakuntzak, bideokomunikazioaren arloan kokatuak dira. Bata Gipuzkoako Eskoriatzan ezarri den telebanaketa-sistema da eta bestea Miarritzen gobernu frantsesak ezarritako zuntz optikozko bideokomunikazio-sare pilotoa. Maiatzean, Réné Harlouchet-ekin telefonoz hitz egin genuenean, ez genekien justu-justu zertan ari ziren Miarritzen. Hasiera-hasieratik Réné-k, Ipar Euskal Herriko informatikari ezagunak, argi esan zigun Miarritzeko saiakuntzaren emaitzak xehetasun osoz ikusiko genituela; aldiz, saiakuntzan erabilitako teknologiaren berri edukitzea zailago izango zela, negozioa da eta. Hala ere, han eta hemen galdetuz lortu dugun informazioa ondoan doakizue.1986/06/01
Orbita honetan mantentzeko, satelitearen abiadura tangentzialak lurraren biraketa-abiadura baino dezentez handiagoa izan behar du.