Elhuyar zientziaren komunikazioa

Teknologia bideoak

Berriz korrika egitea amets

2018/04/07

Ion Artola askotan esnatu da ametsetan korrika. Duela 17 urte hanka bat galdu zuen istripu baten ondorioz, eta, orain, Tknikan garatutako hanka protesiko bati esker, berriz korrika egiteko aukera izan du. Material konpositeak nola diseinatu ikasteko proiektu batek bide eman du amets bat egi bihurtzeko.

Apperitifa: Sentsoreak kalibratzeko app-ak

2018/03/24

Zure telefono mugikorra sentsorez jositako ordenagailu txiki bat da. Denetarik neurtzen du: mugimendua, argia, soinua, tenperatura, presioa... Sentsore horiek guztiak ondo kalibratuta egotea nahitaezkoa da gailuak ondo funtziona dezan.

Sentsoreak edonon

2018/03/24

Sentsoreak arlo askotan eta erabilpen ezberdinetarako baliatu daitezke, eta kasu guztietan erabiltzaileei informazio asko eskaintzen diete. Erreportaje honetan zenbait erabilpen ezberdin ikusiko ditugu. Glasgowko zenbait abeletxetan behiei lepoan koilare bat jartzen diete behiaren osasunaren berri izateko. Behiak jezteko makinei esker behi bakoitzak sortzen duen esnearen bolumena eta konposizioa neurtzen dute.

Galileoren ordua

2018/03/10

Satelite bidezko kokapena eguneroko bizimoduaren parte bihurtu da. Telefonoetan, autoetan, hegazkinetan, trenetan, barkuetan eta beste ehunka aplikaziotan erabiltzen dugu.
Estatubatuarren GPS eta Errusiarren GLONNAS sistemei GALILEO sistema europarra gehitu zaie orain. Urtebete luze darama proba-fasean eta aurten izango da guztiz operatiboa.

Araztegi automatizatua

2018/02/24

Epele araztegia Deba ibaia garbitzeko azpiegitura garrantzitsuenetako bat da. Deba- Garaiko hondakin-uren tratamendua egiten dute hemen eta tratamendu lan hori ia guztiz automatizatuta dago. Kontrol- sistema horri esker ura garbitzeko prozesuari buruzko informazio asko jasotzen dute, araztegiko lanak optimizatzeko erabili daitekeena. Helburu horrekin elkarlanean ari dira Gipuzkoako Urak, MSI Grupo ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia