Elhuyar zientziaren komunikazioa

Robotika audioak

Informatikari euskaldunen 2015eko bilkura

2015/11/10

1996tik hasita, informatikari euskaldunak elkartu egiten dira. Azken boladan, bi urtez behin izaten da, eta bilkurari gai berezi bat jartzen diote. Aurtengo bilkura azaroaren 14an izango da, eta robotikari buruz hitz egingo dute bereziki. Horretaz eta beste gai gehiagoz ere bai. OLATZ ARBELAITZ UEUko informatika sailekoak aurkeztu digu programazioa.

Roboten eta gure arteakoak

2015/10/04

Gaur, roboten eta gure arteko elkarrekintza aztertu dugu, segurtasunaren ikuspuntutik. IK4-Tekniker zentroko IÑAKI MAURTUA ingeniariak horixe ikertu du inguru industrialetan, eta IROS kongresuan aurkeztu ditu emaitzak, Hamburgen. Asimoven robotikaren legeak ingeniari modernoen arabera.

Marmoka, robot hegalaria

2014/01/20

Hegan egiten duen marmoka-itxurako robot bat egin dute New Yorkeko Unibertsitateko ingeniari batzuek. Oso egonkorra da, eta erraza da haren hegaldia kontrolatzea. Albiste hori ikusita, gogoeta egin dugu hegan egitearen sekretuei buruz. Aireratzea, airean irautea, egonkortzea eta hegaldiaren norabidea kontrolatzea; ingeniaritzaren arte bat da.

Robotak gaur

2012/03/07

"Robot mugikorrak" izeneko testu-liburua argitaratu berri du UEUk. Aitzol Astigarraga eta Elena Lazkano informatikariek idatzi dute, eta haiekin egon gara robotikaz hitz egiten. Robotikaren historiaz, ikerketaz eta etxeko robotikaz. Haiek azaldu digute gaur egun badagoela aukera robotak etxean garatzeko, oso mailoa sinplean bada ere. Gainbegiradaederra egin digute robotikaren munduan zehar.

Ahotsaren ezagutza - AHOLAB

2011/06/19

Aspaldi hasi ziren makinak giza ahotsa ezagutzen. Baina zer punturaino garatu da ingeniarien eta informatikarien ikerketa hori?

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia