Elhuyar zientziaren komunikazioa

Paleontologia bideoak

Lezetxikiri agurra

2016/11/05

Arrasateko Lezetxiki aztarnategian 20 urtez jarraian egin ditu Aranzadik indusketa-lanak. Ez dago Euskal Herrian horren sakon aztertu den aztarnategirik. Aurtengo udarako kanpaina, ordea, azkena izan da oraingoz.

El Castillo: labar-artearen aitzindari

2016/11/05

Cantabriako Castilloko koba, paleolitoko artearen erreferenteetako bat da munduan. Diskoen galerien ikerketak azaldu du fisikoki nolakoak ziren margoen egileak, zein teknika erabili zituzten eta zein pigmetu-mota.

Euskal Herriko labar-artea

2016/11/05

Azken urteetan Euskadin labar-arte asko aurkitu da. Paleolito garaiko obrak Santimamiñen, Atxurran, Ekainen eta beste koba askotan ere aurkitu dira. Azken aurkikuntza Lekeition egin dute, Armintxe koban. Pintura eta grabatuei dagokienez, Euskal Herria lurralde oparoa da.

Gorrondatxe: historia agerian

2012/04/08

Urte-hasieran, Getxon dagoen Gorrondatxeko hondartza komunikabide guztietan ikusteko aukera izan genuen. Izan ere, Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunak izendapen berezia eman zien hango arrokei. Luteciense garai geologikoa ikertzeko munduko gune egokiena izendatu zuten.

Itsaslabarreko arroketan agerian dago orain dela 48 mila urteko informazioa. Han aurki daitezkeen fosilek Luteciense garai geologikoari buruzko ...

Material organikoa indusketetan

2012/02/04

Mendian gabiltzala oso ohikoa da fruta-hezurrak lurrera botatzea, biodegradatu egingo direlakoan. Eta gehienetan hala gertatzen da; baina, kondizio jakin batzuk betetzen badira, material organikoa ere ehunka urte kontserbatu daiteke. Arkeolan Fundazioko arkeologo eta arkeobotanikoek material hori bilatu eta aztertu egiten dute, besteak beste, gure arbasoen elikadura, jantziak eta mahaiko tresnak ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia