Elhuyar zientziaren komunikazioa

Osasuna bideoak

Haur goiztiarrentzako esne solidarioa

2017/12/16

EAEn abiatu berri den Ama Esnearen Bankuak dagoeneko 30 emaile ditu, eta beste 80 emakume itxaron-zerrendan daude. Izan ere, ebidentzia zientifiko ugari dago ama-esneak haur goiztiarrentzako dituen onurez, eta kasu askotan, haien amek oraindik ez dute behar adina esne sortzen.

Apperitifa: Bularra emateko behar den teknologia bakarra

2017/12/16

Bularra ematen ari zarenean, ohikoa da zalantzak izatea har ditzakezun eta ezin ditzakezun gauzen inguruan, esaterako, botikak. E-lactancia.org erreferentziazko webgunea da gai horietan: substantzia bakoitzaren arrisku-maila ebaluatzen du orain arte argitaratutako ikerketa zientifikoetan oinarrituta. Orain, datu base hori guztia Lactation izeneko aplikazio baten bidez kontsultatu dezakezu.

Frutak eta barazkiak eskolara doaz

2017/12/16

UPV/EHUko Bittor Rodriguez ikertzaileak eta bere taldeak NAOS Estrategia saria irabazi dute frutak eta barazkiak jatea umeengan sustatzeko proiektu batengatik.

Gorputzetik kanpoko esperientziak gogoan

2017/04/29

Loretxu Bergouignan neurozientzialariak lau urte eman ditu Suedian, gorputzaren eta memoriaren arteko harremana ikertzen. Eta ikusi du gorputzetik kanpo bizi ditugun esperientziek amnesia moduko bat eragiten dutela ondoren. Lan honekin, pauso bat eman du trauma ondoko sindromea hobeto ulertzeko.

Odolaren bidea

2016/01/30

Oldolak emailetik hartzaileraino egiten duen bidean, Galdakaoko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal zentroa dago. Handik prestatzen, prozesatzen eta banatzen dituzte odolaren osagaiak ospitaleetara.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia