Elhuyar zientziaren komunikazioa

Osasuna artikuluak

"Parte-hartzaileekin harremana dut, eta hortik ere asko ikasten dut"
 

"Parte-hartzaileekin harremana dut, eta hortik ere asko ikasten dut"

2018/01/05

Maddi Ibarbia Garate bere saltsan dabil BCBL kognizioa, garuna eta hizkuntzari buruzko ikerketa-zentroan, tesia egiten. Aitortu duenez, bide zuzenetik iritsi da hara.

Hain zuzen, betitik erakartzen zuen medikuntzak eta giza gorputza ezagutzeak, eta, batxilergoko bigarren mailan zegoela, Ingeniaritza Biomedikoa gradua ezagutzeko ate irekien jarduna

...

Zaintzaren beharra, ikerketa-munduan ere

2018/01/02

Aurten indarra hartu duten kontzeptuetatik badago bat ikerketa-esparruan apenas entzuten dena: zaintza. Eta, itxura guztien arabera, gehiago entzun, eta, batez ere, gehiago praktikatu beharko litzateke. Izan  ere, esanguratsua da doktoregaien buru-osasunari buruzko ikerketa bat izatea aurtengo zientzia-artikulu irakurrienetako bat.  Ikerketaren emaitzak kezkagarriak dira, oso: doktoretza egiten ari direnen artean, hirutik batek gaixotasun psikiatriko bat pairatzeko arriskua du.
Klima-aldaketa
 

Klima-aldaketa

2017/12/01

Klima-aldaketaren auzia ekarri dugu gurera. Zer dugu hausnartzeko gai honen inguruan? Bi ikuspegi, bi iritzi. Bata, mediku batena, eta bestea, ekonomialari batena.

Gorputza ere bagara

2017/12/01

Gorputza ere bagara
“Pentsatzen dut; beraz, banaiz”, esan zuen Descartesek. Eta zabalduta dago pentsatu buruarekin pentsatzen dugula. Hortik dator gure izatea garunaren baitan dagoelako ustea. Baina ez gara garuna soilik, gorputzak ere egiten gaitu, eta uste dugun baino neurri handiagoan, agian. Esate baterako, hizkuntzaren ulermenean eta sentipenetan eragiten du, baita oroimenean ere. Gorputza ere bagara.

Haurren artean fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko egitasmoari saria

2017/11/22

Haurren artean fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko egitasmoari saria

Gaur jasoko du Bittor Rodriguez Riverak eskolan elikadura osasungarria sustatzearen aldeko NAOS Estrategiaren X. Saria, AECOSAN Espainiako Kontsumo, Elikagaien Segurtasun eta Nutrizio Agentziaren eskutik.

Rodriguez EHUko eta CIBERobn zentroko irakasle eta ikertzailea da, eta haurren artean fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko programa bat zuze

...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia