Elhuyar zientziaren komunikazioa

Nekazaritza audioak

Lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditu munduko populazioaren gehiengoak

2017/04/26

Berriztatzen ez diren lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditu munduko populazioaren gehiengoak. Ondorio hori atera dute elikagaien nazioarteko merkataritzak lurpeko uretan duen inpaktua neurtzeko egin duten azterketa batean.

Mikroorganismo kaltegarriak onuragarri nekazaritzan

2016/12/22

Landareentzat kaltegarriak diren onddo eta bakterio askok landareen hazkuntza sustatzen duten konposatuak igortzen dituzte, Nafarroako Agrobioteknologia Institutuko ikertzaileek frogatu dutenez. Nekazaritzan landareen errendimendua hobetzeko balio dezake aurkikuntzak, ohiko tratamendu kimikoen alternatiba gisa.

Biofungitek

2013/12/22

Biofungitek enpresak World Technology Awards irabazi du 2013an. Haien lana fungiziden antzeko efektua sortzea da, baina inguruari kalterik egin gabe. Modu jasangarri batean oinarrituta. Onddo mikroskopikoen eta landareen arteko elkarreintza biokimikoa aztertzen dute onddoaren hazkuntza kontrolatu ahal izateko. Guk enpresaren sortzaileetako batekin izan gara, UNAI UGALDE biokimikariarekin.

Garagardogintzaren historia

2011/11/23

Alvaro Aragon EHUko historialariarekin aztertu dugu garagardogintzaren historia galdera bati erantzuteko: Erdi Aroan monasterioetan egiten zuten garagardo tradizionala eta gaur egun edaten duguna berdinak al dira? Horretarako garagardoa egiteko prozeuan izan diren aldaketei buruz hitz egin dugu.

Irlanda eta patata - Leire Barandalla eta Alvaro Aragon

2009/10/13

Gaur XIX. mendeko Irlandara joango gara, patataren gaixotasun batek gosea ekarri zuen garaira. Gaixotasunaren eta testuinguru historikoaren berri ekarriko dizkigute ikertzaile batek eta historialari batek, hurrenez hurren.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia