Elhuyar zientziaren komunikazioa

Mikrobiologia audioak

Beldarrak ez dira minibehiak

2017/05/22

Beldarrak ez dira behiak bezalakoak. Hostojale amorratuak dira, behiak belarjale amorratuak diren bezala, baina beldarrek ez dute mikrobioen beharrik hesteetan hostoak digeritzeko. Eta hori harrigarria da animalia batean.

Alga gorrien fosilak

2017/03/20

Duela 1.600 milioi urteko fosil batzuk aurkitu dituzte Indian. Izan daitezke alga gorrien arbasoak, alegia fotosintesia egiten zuten lehen bizidunen fosilak. Baina agian ez dira. Zalantza handiak daude, eta ez dago adostasunik adituen artean. Nolanahi ere, aurkikuntza interesgarria da.

Zientziatekan, superbakterioak

2017/03/06

Zientziateka hitzaldi zikloan Itziar Alkorta Biofisikako Institutuaren zuzendariak superbakterioei buruz hitz egingo du. Guri kontatu digu zer diren eta zergatik kezkatzen gaituzten. Azken batean, antibiotikoei erresistenteak dira, eta erresistentzia hori beste bakterio batzuei transmititu diezaieke. Baina baita ere esan digu bakterio gehienak onuragarriak direla.

Hesteetako bakterioak, gako yo-yo efektuan

2016/12/15

Dieta egin ondoren, oso ohikoa da berehala hartzea galdutako kiloak edo baita gehiago ere. Orain, saguekin egindako esperimentuetan, gakoa hesteetako mikrobioman egon daitekeela argitu dute.

Onddoak eta neuronak parean

2016/10/17

Onddo mikroskopikoak eta neuronak antza dute, eta EHUko OIER ETXEBESTE biokimikaria aztertzen ari da zenbateraino erabil ditzakegun haiek hauen eredu bezala. Onddo mikroskopikoak, neuronak ulertzeko. Horri esker, Oierren lanaz jabetuko gara irratian.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia