Elhuyar zientziaren komunikazioa

Medikuntza bideoak

Mugarik gabeko ‘hanka gogorra’

2017/10/21

Ane Urrutia zazpi urteko neska arrasatearra da. Zumba dantzatzen ikusiz gero, kosta egiten da konturatzea ezkerreko hankean protesi bat daramala. Peroneko aplasiarekin jaio zen Ane, eta bi urte bete baino lehen, hanka anputatu behar izan zioten. Bere gurasoek diote ez duela inolako mugarik, eta berak gauza bakar bat botatzen du ...

Aisha Joualiren esku bionikoa

2017/10/21

Aisha Joualik 14 urterekin eskua galdu zuen, auto-istripu baten ondorioz. Pintza egiten duen protesi mioelektriko bat probatzeko aukera izan zuen, baina segituan konturatu zen esku bioniko batek askoz ere aukera gehiago emango zizkiola. Orain duenak zortzi mugimendu egin ditzake, bere beharretara egokituta, gainera.

Ikertzaile eta kannabisaren onuradun

2017/05/27

Kannabinoideek ugalkortasunean izan dezaketen eragina ikertzen urte luzez aritu ondoren, Ekaitz Agirregoitia UPV/EHUko ikertzaileak kannabisa terapiarako erabiltzea erabaki zuen, bere buruarekin. Ikerketa zientifikoek konbentzituta erabaki zuen terapiarako kannabisaren aukeraz baliatzea, eta ikerketa egitea beharrezko jotzen du berak izandako hobekuntza orokortu daitekeen argitu ahal izateko.

Familia euskaldun bat kannabinoideen ikerketan

2017/05/27

Epidiolex botikaren mundu mailako entsegu klinikoan parte hartzen ari da Felix Lucas donostiarraren seme Ander. Mutikoak Dravet sindromea du eta azken bi urteetan kannabis landarearen kannabidiol (CBD) osagaia duen botika hartzen du. Mutikoaren osasun-egoerak hobera egin duela dio familiak. Bestek beste, jasaten dituen krisi epileptikoak laburragoak dira.

Psikologia eremu birtualean

2017/04/29

Nesplora enpresa 2008an sortu zen, psikologiako diagnostikoa eta teknologia berriak uztartzeko helburuarekin. Teknologia berrien artean, errealitate birtuala aukeratu dute, batez ere, arretarekin zerikusia duten faktoreak kontrolatzeko eta neurtzeko aukera ematen duelako.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia