Elhuyar zientziaren komunikazioa

Materialak audioak

Eskola bat paperari begira

2018/01/15

Ana Hosteins eta Mentxu Aiertza Tolosako Paper Eskolan dira irakasleak, lanbide-heziketan. Haiekin hitz egin dugu luze paperari buruz: historia, fabrikatze-teknikak, papera zer den, eta haien eskolan zer irakasten den paperarekin lotuta. Paperak gordetzen dituen sekretuak ere aipatu ditugu, alegia, paperari buruz ez dakiguna. "Paperezko elkarrizketa" bat material berezi eta ohiko ...

Bigarren banbuzikleta

2017/05/29

Banbuz egindako bizikleta-koadroak ez dira guztiz berriak. Gure gonbidatuak, La Salle Berrozpeko Asier Elejostek, bat baino gehiago egin du, eta lehieketetan probatzen ditu. Oraingoan, Europako Kopara eramango du bizikleta berria. Harekin banburen ezaugarriez eta bizikletez hitz egin dugu.

Wolframezko papera

2016/11/20

Papera imitatzen duen material berri bat aurkeztu dute Txinako ingeniari batzuek. Wolframio oxidoan oinarritutako materiala da, mintz moduko bat. Urdinez marraz edo idatz daiteke gainean, argi ultramorea erabilita. Eta denborarekin, galtzen da han idatzitakoa. Material berri bat papera imitatzeko bidean.

Zenbat kilometroz marrazten du arkatz batek?

2016/09/18

Zenbat distantziako arrastoa egin dezake arkatz batek? Arkatza paper luze baten gainean jarri, esate baterako, eta egin arrasto bat. Marra bat. Noraino joan zara?

Kameleoi-mingainaren matematika

2016/04/25

Matematikari batzuek eredu matematiko bat sortu dute kameleoien mingaina matematikoki deskribatzeko. Egitura konplexua da: material elastiko bat, muskulu bat, zuntzez osatutako 15 geruza eta hezurra. Material-multzo horri esker, kameleoiak izugarri azkar zabaltzen du.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia