Elhuyar zientziaren komunikazioa

Komunikazioak

Satelite espioiak

1990/11/01

EEBBek espazioan zituzten sateliteen bidez, Kuwaiterantz tropa irakiarrek egindako ibilaldien berri berehala izan zuten.

Telefonoa satelite bidez

1990/11/01

Motorola izeneko enpresa iparramerikarrak proiektu bat aurkeztu berri du telefoniaren arloan.

Kable optikoa atlantikoan zehar

1989/04/01

Duela hilabete batzuk Amerika eta Europa lotzen dituen lehenengo kable optikoa funtzionatzen hasi zen. Kable berri hau, TAT-8* izenekoa, irudiak (bideoa), ahotsa (telefonia) eta datuak transmititzeko erabiltzen da. TAT-8aren ahalmena orain dela bost urte ezarri zen TAT-7 kobrezko kablea baino lau aldiz handiagoa da, hau da, ia 40.000 dei telefoniko jasan ditzake aldi berean.

Zuntz optikoak: Etxeetara sartzear

1988/08/01

Orain dela urte-pare bat Miarritzen garatzen ari zen saiakuntza azaldu bagenuen, zuntz optikoaren garrantziaz jabetzen ginelako izan zen. Artikulu honetan, zuntz optikoak sortuz geroztik gaurdaino jasandako eboluzioa eta merkatal ikuspegien aldaketa arakatu nahi dira.

Eskoritza-Miarritze: Teknologia berrien bi aplikazio

1986/08/01

Jakina da Euskal Herria ez dela teknologia aurreratuenak garatzen direneko lurraldea, baina orrialde hauetan azalduko ditugun saiakuntzak, lehen mailakoak dira. Saiakuntza hauen betebeharrak nahiz helburuak, asko aldatzen dira saiakuntza batetik bestera eta hau oso erraz somatuko duzu, irakurle. Teknologia berriek langabezia etab. ekartzen dutela edota teknologia, berez, elementu neutro bat dela esaldiak eztabaida askotan entzun izan ditugu. Hain zuzen ere, antzeko teknologien erabilera desberdinak aztertuko ditugunez, artikulu honetan aukera ederra izango duzu arestian aipatutako eztabaidetan parte hartzeko, ideia eta datu berriekin. Aukeratu ditugun saiakuntzak, bideokomunikazioaren arloan kokatuak dira. Bata Gipuzkoako Eskoriatzan ezarri den telebanaketa-sistema da eta bestea Miarritzen gobernu frantsesak ezarritako zuntz optikozko bideokomunikazio-sare pilotoa. Maiatzean, Réné Harlouchet-ekin telefonoz hitz egin genuenean, ez genekien justu-justu zertan ari ziren Miarritzen. Hasiera-hasieratik Réné-k, Ipar Euskal Herriko informatikari ezagunak, argi esan zigun Miarritzeko saiakuntzaren emaitzak xehetasun osoz ikusiko genituela; aldiz, saiakuntzan erabilitako teknologiaren berri edukitzea zailago izango zela, negozioa da eta. Hala ere, han eta hemen galdetuz lortu dugun informazioa ondoan doakizue.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia