Elhuyar zientziaren komunikazioa

Klimatologia audioak

Hodeiak ur likidozkoak dira

2017/03/30

Zabalduta dago hodeiak ur lurrunezkoak direlako ustea. Baina ez da hala. Ur likidoa da. Tantatxo txiki-txikiak, aireak eta korronteek flotarazten dituztenak. Oinarrizko ezagutza hori argi eta garbi irakatsi beharko litzateke, adibidez, umeen eskola liburuetan.

Zergatik urtzen da Antartikako izotza?

2016/12/07

Antartikari buruz asko hitz egin dugu. Eta Antartika, klimatologiaren sinonimoa da neurri batean. Zergatik urtzen da izotza han? Erantzun sinplea da beroketa globala. Baina Eñaut Izagirre glaziologoak ekarri digu erantzun konplexuago bat.

Antartika zulaketak, klimaren bila

2016/12/07

Garai bateko klima ikertzeko zundaketei buruz hitz egin dugu. Antartikako izotzaren goitik beherako laginak hartzen dira, zilindro-itxurakoak, eta horrela mendeen poderioz pilatutako izotz-geruzetan klima iker daiteke. Orain, milioi bat urte baino lehenagoko klima ikertu nahi dute modu horretan.

Teknopolis hegan Perdidoaren gainetik

2016/10/27

Monte Perdidoko glaziarra galtzen ari da. IÑAKI LETURIA eta Teknopolisekoak glaziologoekin izan dira bertan, glaziarraren egoera aztertzen. Horretarako helikopteroz iritsi dira toki arriskutsu horretara.

Saguzarren gorotzen bila

2016/10/09

EÑAUT IZAGIRRE geografoa eta ANTTON ALBERDI biologoa Bulgariara, Serbiara eta Kroatziara joan dira saguzarren gorotzen bila. Gorotzetan topatutakoarekin, aldaketa klimatikoaren eragina ikertuko dute Kopenhageko Unibertsitateko proiektu batean. Gurekin izan dira bidaiaz eta proiektuaz hitz egiteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia