Elhuyar zientziaren komunikazioa

Kimika audioak

Taula periodikoaren mugak

2018/03/20

Kuantikari buruzko atalean, Txoni Matxainek taula periodikoaren mugetatik eraman gaitu. Helioari buruz hitz egin dugu. Sodioari buruz ere bai, eta burdinari buruz... plutonioa, kobrea... Taularen mugak eta taularen erdialdea. Elementu bakoitzaren kasuan bada zer aztertu.

Vantablack

2018/03/08

Existitzen den pigmentu beltzik beltzena Vantablack izeneko pigmentua da. Ia ez du argirik islatzen, eta horegatik da hain beltza. Gainera, istorio bitxia du, bere erabilera patentatuta duelako. Istorio hori eta pigmentu beltzen kontuak kontatu dizkigu Oskar Gonzalez kimikariak. Gainera, galdera batetik abiatu da: beltza zer da? Kolore bat edo koloreen ...

Txanponak urtu? Benetan?

2018/02/19

Txanpon baten materialak ordezkatzen duen dirua baino gehiago balio badu, logikoa da txanpona urtze eta metala saltzea. Baina ez da batere erraza metala urtzea, ez behintzat ekipamendu bereziaz baliatu gabe.

Taula periodikoa, 149 urte

2018/01/08

Datorren urtean ospatuko da taula periodikoaren "jaiotza" guk ezagutzen dugun bezala, 150 urte egingo dituelako. Guk aurten begiratuko diogu. Txoni Matxainek kontatu digu zer den, zer abantaila dituen, eta nola hobetu dugu gaur egun mende eta erdi dituen kimikaren ikur hori. Horren atzean mekanika kuantikoa dago, noski.

Pigmentu urdinen historia

2017/12/10

Divertimento kromatikoaren txanda da orain. Oskar Gonzalezek gidatu gaitu historian zeharreko bidaia batean pigmentu urdinak bilatzeko. Oso pigmentu urria eta garestia izan da oro har, baina ezagutzen diren lehen urdinak egiptoarren garaikoak dira.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia