Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ingeniaritza audioak

CAD diseinua eta Xabi Puertas

2017/04/23

Irabazle bat ezagutu dugu, La Salle Berrozpe ikastetxeko Xabier Puertas irakaslea. Hiru edizio segidatan irabazi du lehen saria Spainskills lehiaketan, CAD diseinuaren kategorian, bere ikasleekin batera. Haren bisita izan dugu saioan.

Transiberiarra, 100 urte

2016/10/09

Transiberiar trenbidea duela 100 urte osatu zutela ospatu dugu aste honetan. Datuak harrigarriak dira; hiru adar dituen trenbidea da, guztira 15.000 kilometroko bidea: Moskutik Vladivostokera doana, Transmantxuriarra eta Mongolia zeharkatzen duena.

Trengintza Hiztegia

2016/09/15

GARBIÑE ALKIZA Elhuyarko hiztegigileak Trengintza Hiztegia aurkeztu digu. Uda honetan argitaratu zuten, eta Norteko ferrokarrillean interes handia piztu du. Trenekin zerikusirik duten terminoen ordainak lau hizkuntzetan emanten ditu hiztegiak, eta bereziki interesgarria da trengintzan lan egiten dutenentzat.

Teknopolis, Bilboko zubietan

2016/04/04

Aste honetan, Teknopoliseko saiokoek Bilboko zubiak bisitatu dituzte Javier Goitia ingeniariaren laguntzaz. Javier Bizkaia zubiaren zaharberritze lanetan hartu zuen parte, eta gidari aparta da Bilboko zubien  alde teknologikoa ulertzeko. Gainera, kontuan hartu behar da Bilbok zubi ezberdinen katalogo handi bat duela.

Hedy Lamarr, zientzialaria eta izarra

2016/03/26

Elhuyarko EGOITZ ETXEBESTEk Hedy Lamarr aktoresa eta zientzialariari buruz hitz egingo digu. Holliwoodeko izarra izan zen, eta misilekin komunikatzeko sistema enkriptatu bat asmatu zuen. Neurri batean, bizitza bikoitza zeraman, eta ezkutatu behar zuen zientziarekiko zaletasuna haren irudi artistikoa eragin ez ziezaion.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia