Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ikerketa-zentroak audioak

Lau erakunde otsailaren 11ri begira

2018/02/05

CFM, CICnanoGUNE, DIPC eta CICbiomaGUNE zentroek bi egunetako ospakizunak antolatu dute otsailaren 11 ospatzeko, Zientziako emakume eta nesken nazioarteko eguna, hain zuzen. Bost ekitaldi, bost publiko jakinari begira. CFMko Idoia Mujikak eta CICnanoGUNEko Itziar Otegik azaldu digute ospakizuna.

Juan San Martin beka 2017

2017/09/11

Aurten, Eibarko udalak eta UEUk ematen duten Juan San Martin beka arkeologiako proiektu bati esleituko zaio. Bekaren XIII. edizioa da, eta JUNKAL TXURRUKA euskara arloaren arduraduna eta PATXI LEJARDI zinegotzia eta euskara batzordearen presidentea izan dira gurekin aurtengo beka aurkezten. Aukera bat guretzat Juan San Martin berari buruz hitz egiteko.

CFM zentroan, atomoen artean

2017/05/07

Idoia Mujika dibulgatzaileak CFMzentroaren ateak ireki dizkigu, Materialen Fisika Zentroa. Donostian elkarren ondoan dauden hiru fisikako zentroetako bat da, ezezagunena gainera. Tunel efektuzko mikroskopio bat erakutsi digu irrati bidez.

Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna

2017/02/10

Otsailaren 11 Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna da. Egun horretako ekitaldi batzuen berri emateaz gain, haurrengan estereotipoek duten indarra agerian jartzen duen ikerketa bat azaldu du Elhuyarreko Ana Galarragak, Euskadi Irratiko Mezularia saioan.

Trasteleku bat Teknopolisen

2016/01/11

ETBko Teknopolis saiokoak Gipuzkoako Ondare Higigarrian izan dira. Han gordetzen dira agiri historikoak, aztarna arkeologikoak eta beste mota askotako materialak. Teknopolisekoen interesa izan da jakitea nolako teknologia erabiltzen duten gordailu horretan edukia behar bezala mantentzeko. Denboran ondo irautea erronka handia da.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia