Elhuyar zientziaren komunikazioa

Hardwarea

Etorkizun birtuala

2016/10/29

Urte batzuk barru gehien erabiliko diren teknologiak errealitate birtuala, errealitate areagotua eta, batez ere, adimen artifiziala izango direla diote adituek.

Skyrmion, disko gogorretan

2016/04/25

Fisikariak aspalditik ari dira ikertzen elektronikaren ordez edo osagarri moduan espintronika erabiltzeko. Skyrmion esparru horretako egiturak aukera bat dira, eta disko gogorren etorkizuna izan litezke. CIC-nanoGUNEko JON ANDER ARREGI fisikariak hitz egin digu Skyrmionari buruz.

“Teknologia erabiliz itsuek mundua ikus dezaten nahi dut”
 
Chieko Asakawa IBMko ikertzailea

“Teknologia erabiliz itsuek mundua ikus dezaten nahi dut”

2016/02/19

Chieko Asakawa japoniarrak atleta olinpikoa izatea zuen amets umetan. Baina ametsa zapuztu zitzaion gaztetan istripuz nerbio optikoa mindu eta ikusmena galtzen hasi zenean, erabat itsu geratu baitzen denborarekin. Gerora, zientzialari konputazional modura aritu da, eta pertsona itsuen bizi-kalitatea hobetzen lagundu du, hamaika ekarpen teknologikoren bidez. Itsu izatea lanerako eragozpena du, baina, aldi berean, itsuen beharrak primeran ezagutzera eraman du itsutasuna bere azalean bizitzeak. Hortik, agian, haren adorea eta arrakasta. Gaur egun IBMko ikertzailea da, eta Egokituz Laborategiak 30 urte bete dituen honetan Euskal Herrira egin duen bisita aprobetxatuz elkarrizketatu dugu.

Margoketa birtuala

2016/01/23

Tknikan, Lanbide Heziketaren Ikerketa Zentroan, margoketa-simulagailu bat probatzen ari dira eta guk ikastetxe batera egin duen lehenengo bisita grabatu dugu.

Egokituz laborategiak, 30 urte

2016/01/10

Egokituz laborategia Donostiako Informatika falkultatean dago, EHUn. 30 urte bete dituzte sistema informatikoak pertsona ezinduentzat egokitzeko ikerketa egiten. Urtebetetze hori gogoz ospatu dute, eta guk ere bai. Horretarako, iratira gonbidatu ditugu laborategiko bi kide: JULIO ABASCAL eta MIRIAN ARRUE.

Harpidetu gai honen RSSra

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia