Elhuyar zientziaren komunikazioa

Geologia audioak

Tinto ibaia

2018/02/05

Espainiako hegoaldeko ibai ospetsua da, ur azidoa duelako. Egoitz Etxebesteren artikulu baten protagonista da Elhuyar aldizkarian. Tinto ibaia da, eta zientzialarientzat zenbait kontu interesgarri piztu ditu, besteak beste azidotasunaren jatorria. Azido biologikoa da.

Gure geoidea

2018/01/03

Naiara Barrado izan dugu gurekin eta hari galdetu diogu zehtaz-mehatz nolakoa den gure planetaren forma. Geoidea izango da? Azken batean, geoide hitzak Lurraren formakoa esan nahi du. Baina zientziaren munduan ñabardura batzuk baditu hitz horrek. Planetaz eta formez aritu gara gaurkoan.

Lur laua

2018/01/03

Zer forma du Lur planetak? Lurra laua dela onartu dugu hasieran, eta aztertu egin dugu nolakoa den. Ezusteko bat topatu dugu bidean. Lurra laua baldin bada, ez da guk ezagutzen dugun planeta bezalakoa.

Euskadiko III. Geodibertsitate Jardunaldiak

2017/11/27

Asier Hilario izan da gurekin, Euskal Kostaldeko Geoparkearen zuzendari zientifikoa. Egun hauetan Euskadiko III. geodibertsitatearen jardunaldiak ospatu dute geparkean, eta guk aprobetxatu dugu Asierrekin horretaz hitz egiteko. Nola kudeatu behar da geoturismoa? Ideia interesgarriak plazaratu dituzte jardunaldietan horri buruz.

Mexikoko lurrikara, jatorri bitxia

2017/09/18

Irailaren 7an lurrikara izugarria izan da Mexikon, batez ere Oaxaka, Txiapas eta Tabasko estatuetan. Han bada bi plaka tekntonikoren arteko muga, eta lurrikara ugari izaten dira. Baina oraingo lurrikararen jatorria ez dago muga horretan.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia