Elhuyar zientziaren komunikazioa

Garraioak

Apperitifa: Konektatuta gidatuz

2018/01/13

Ez dakigu ziur nolakoak izango diren etorkizuneko autoak, baina badakigu Internetera konektatuta egongo direla. Gaur egun, jada, posible da sareko informazioa baliatzea, adibidez, trafikoari buruzko datuak lortzeko.

Auto elektrikoa, eraginkorrago eta erosoago

2018/01/13

Oraindik gutxi ikusten diren arren, auto elektrikoa bidea egiten hasia dago gure errepideetan, eta zer esanik ez, ikerketan. Mondragon Unibertsitatean lanean ari dira auto elektrikoak gidatzea eraginkorragoa eta erosoagoa izan dadin. DEWI eta VENUS Europako proiektuen bidez, aplikazio eta motor berritzaile bana garatu dituzte auto elektrikoentzat.

Hegazkinean hara eta hona

2017/12/18

Hegazkinen bidaiak bitxiak dira. Londres-Toronto hegaldiak gehiago irauten du Toronto-Londres bidaia baino. Zergatik ote? Eureka museoko Larraitz Etxeberriak azaldu digu horren arrazoia, eta jetlag-ari buruz ere hitz egin digu.

DHL: Presazko garraioak Forondan etenaldia egiten du

2017/11/25

DHL garraio enpresa alemaniarrak Gasteizko aireportuan zabaldu berri duen azpiegitura berriari bisita egin diogu. Arratsaldean Europako Iparraldean dagoen paketea, goizeko 9etarako Iberiar penintsulako edozein txokotan nola egon daitekeen ulertzea dugu helburu.

Londresko metroaren mapa ez da mapa bat

2017/11/25

Londresko metroa munduko zaharrena da. Estazioen eta trenen ibilbidearen mapak lehen aldiz 1908tik argitaratu zituen. Baina mapa hura geografikoa zen, eta metroa garatu ahala ez zen oso erabilgarria suertatzen. 25 urte geroago, mapa izatetik diagrama izatera aldatu zuten, eta gaur egun mundu guztiko metroek erabiltzen duten “mapa-mota” estandarra asmatu zuten.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia