Elhuyar zientziaren komunikazioa

Fisika audioak

Denborarik gabeko fisika

2018/04/23

Carlo Rovelli fisikari teorikoak denborari buruzko liburu idatzi du, The Order of Time, eta haren tesia esaldi honetan laburbil daiteke: denbora irudipen bat da. Hori aztertzeko, denborarik gabeko fisika bat aztertzen du liburuan.

Stephen Hawking hil da

2018/03/28

Stephen Hawking ikono bat zen; zientziaren ikonoa. Baina zein da haren ekarpen zientifikoa? Fisikarien hizkeretan esanda, singularitateak ikertzen zituen. Guretzat horrek esan nahi du teoria berriak garatu zituela, batez ere, zulo beltzen inguruan. Ekarpenik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Hawkingen erradiazioa.

Taula periodikoaren mugak

2018/03/20

Kuantikari buruzko atalean, Txoni Matxainek taula periodikoaren mugetatik eraman gaitu. Helioari buruz hitz egin dugu. Sodioari buruz ere bai, eta burdinari buruz... plutonioa, kobrea... Taularen mugak eta taularen erdialdea. Elementu bakoitzaren kasuan bada zer aztertu.

Agur, Stephen Hawking

2018/03/20

Stephen Hawking hil da. Zientziaren ikono bat da, baina zer egin zuen? Zergatik zen hain zientzialari ospetsua? Zergatik zen ona? Haren lanaz hitz egiteko aukera ez dugu galduko.

Antimateria furgoneta batean

2018/03/15

CERN laborategian nukleo erradiaktiboak ikertu nahi dituzte antiprotoiak bonbardatuta. Baina esperimentuaren lekua eta antiprotoiak sortzekoa ez dira toki bera. 400 metro dago batetik bestera. Eta batetik bestera antiprotoiak eramateko instalazio berezi bat egin behar dute furgoneta batean. Oso instalazio konplexua.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia