Elhuyar zientziaren komunikazioa

Farmakologia bideoak

Familia euskaldun bat kannabinoideen ikerketan

2017/05/27

Epidiolex botikaren mundu mailako entsegu klinikoan parte hartzen ari da Felix Lucas donostiarraren seme Ander. Mutikoak Dravet sindromea du eta azken bi urteetan kannabis landarearen kannabidiol (CBD) osagaia duen botika hartzen du. Mutikoaren osasun-egoerak hobera egin duela dio familiak. Bestek beste, jasaten dituen krisi epileptikoak laburragoak dira.

Kannabis landarea, debekutik terapiara bueltan

2017/05/27

Kannabisa edo kalamua ezaguna da dituen eragin psikoaktiboengatik. Historian zehar erabilera terapeutikoa eman zaio eta aspaldiko farmakopeetan jasota dago bere balioa analgesiko gisa, paludismoaren aurka, goragaleak tratatzeko eta beste. XX. mendean debekatu egin zen ia mundua osoan eta, azken boladan, berriz ere piztu da harekiko interes terapeutikoa.

Ikertzaile eta kannabisaren onuradun

2017/05/27

Kannabinoideek ugalkortasunean izan dezaketen eragina ikertzen urte luzez aritu ondoren, Ekaitz Agirregoitia UPV/EHUko ikertzaileak kannabisa terapiarako erabiltzea erabaki zuen, bere buruarekin. Ikerketa zientifikoek konbentzituta erabaki zuen terapiarako kannabisaren aukeraz baliatzea, eta ikerketa egitea beharrezko jotzen du berak izandako hobekuntza orokortu daitekeen argitu ahal izateko.

Botikak nanokapsulatan

2017/01/07

UPV/EHUko Farmazia fakultatean botika berriak hobetzeko grafenoa erabiltzen dute. Nanobiocel taldekoekin izan gara. Mikro eta nanokapsulak garatzen dituzte, kapsula horietan botikak sartzen dira, eta gaitza dagoen tokian askatzen dira.

Gizonen antisorgailu hormonala

2016/11/18

Gizonen antisorgailu hormonal baten proba kllinikoak bertan behera geratu dira, albo-ondorioengatik. Erabakiak kritikak eragin ditu, antisorgailua oso eraginkorra zelako, eta albo-ondorioak ez zirelako emakumeen pilula antisorgailuenak baino larriagoak. Elhuyarreko Ana Galarragak eman ditu azalpenak ETB1eko Ahoz Aho saioan.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia