Elhuyar zientziaren komunikazioa

Farmakologia

Leuzemia baten aurkako gene-terapia bat merkaturatzeko baimena eman dute Estatu Batuetan
 

Leuzemia baten aurkako gene-terapia bat merkaturatzeko baimena eman dute Estatu Batuetan

2017/08/31

Lehen aldiz, gene-terapia bat merkaturatzeko baimena eman du Estatu Batuetako Elikagaien eta Sendagaien Sailak (FDA). Novartis farmazia-konpainiak merkaturatuko du, Kymriah izenarekin, eta B zelulen leuzemia linfoblastiko akutua duten haur eta gazteei zuzenduta dago.

Kymriah immunoterapia pertsonalizatua da, alegia, paziente bakoitzari egokituta d

...
 “Noizean behin, eureka-momentuak izaten ditugu”
 
Amaia Lujanbio Goizueta Onkologia-ikertzailea

“Noizean behin, eureka-momentuak izaten ditugu”

2017/07/07

Amaia Lujanbio Goizueta goizuetarra da, baina bere herritik kilometro askotara erantzun die gure galderei: New Yorketik, hain zuzen. Izan ere, minbizia ikertzeko laborategi bateko buru da han, Lujambio Laboratory, Mount Sinaiko Icahn Medikuntza Fakultatean.

Zuzen-zuzenean iritsi da hara. Dioenez, txiki-txikitatik gustatu izan zaizkio ikerketa eta

...

Kolesterol-maila jaisten duen txertoa

2017/07/05

Odoleko kolesterol-maila jaitsi, eta, ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua apaltzen duen txerto bat aurkeztu du Europako Kardiologia Elkarteak. Saguetan egindako esperimentuetan, frogatu dute txertoa eraginkorra eta segurua dela, eta, orain, pertsonekin lehen faseko probak hastekotan dira.

Mina zelulen barruan gordetzen denean
 

Mina zelulen barruan gordetzen denean

2017/06/05

Min kronikoa eta zorrotza tratatzeko garrantzitsua izan daiteke neuronen barrura iristea. Izan ere, nazioarteko ikertzaile-talde batek arratoiekin egindako esperimentu batzuetan ikusi berri duenez, neuronen azaleko minaren hartzaile batzuek zelularen barnealdera migratzen dute. Eta ohiko botikak ez dira gai horraino iristeko.

Lehendik ezagutzen ze

...

Familia euskaldun bat kannabinoideen ikerketan

2017/05/27

Epidiolex botikaren mundu mailako entsegu klinikoan parte hartzen ari da Felix Lucas donostiarraren seme Ander. Mutikoak Dravet sindromea du eta azken bi urteetan kannabis landarearen kannabidiol (CBD) osagaia duen botika hartzen du. Mutikoaren osasun-egoerak hobera egin duela dio familiak. Bestek beste, jasaten dituen krisi epileptikoak laburragoak dira.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia