Elhuyar zientziaren komunikazioa

Energia audioak

Iragarpen elektrikoa

2018/04/23

Sare elektrikoak matematikarien beharra du, batez ere, iragarpenak egiteko. Arrazoia da kontsumoak berak mugatzen eta behartzen duela elektrizitatearen sorrera. Beraz, sortu baino lehen, jakin egin behar da zenbat kontsumituko den eta noiz. JOSU DONCELek azaldu digu nolako lana egiten duten matematikariek horretarako, energia berriztagarrien ekarpen bereziak kontuan hartuta.

Eguzki-panelak hobetzeko fisika

2017/10/02

CICnanoGUNE zentroko Luis Huesok eta lankideek eguzki-panelen materialetan lan egin dute. Panelaren eraginkortasuna % 14 handitzen duen egitura bat sortu dute. Emaitzak Science aldizkarian argitaratu zituzten.

Fukushimako hondamendiaren 6. urteurrenean

2017/03/10

Martxoaren 11n beteko dira 6 urte Fukushimako Daichii zentral nuklearrean hondamendi nuklearra gertatu zela. Oraingo egoeraz aritu da Elhuyarreko Ana Galarraga, Euskadi Irratiaren Mezularia saioan. Besteak beste, zentraletik itsasora oraindik ur kutsatua isurtzen dela ohartarazi du.

Duela 5 urte Fukushima

2016/03/14

Martxoaren 11n bost urte bete dira Fukushimako istripua gertatu zenetik. Guk MAXI CASTRILLEJOrekin hitz egin dugu, hango itsasoa ikertzer duen BArtzelonako Unibertsiotate Autonomoko ozeanografo batekin. Berak kontatu digu askatutako isotopo erradioaktiboen aztarna nolakoa den eta non dagoen. Eta ozeanografoen ikuspuntua ekarri digu.

Hegazkinentzat bioerregaia

2015/06/15

Kerosenoa ordezka dezakeen erregai bat garatu dute ikertzaile batzuek. Horretarako, azukre-kanaberatik abiatu, eta prozesu kimiko zorrotz bat jarri dute martxan, estratosferan hegan egiteak eskatzen dituen baldintza zorrotzak betetzeko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia