Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elkarrizketak audioak

Zientzia 20 urtez

2016/11/28

Norteko Ferrokarrillak 20 urte bete ditu. Eta saio berezia grabatu dugu publikoaren aurrean. Gaia zientzia bera izan da: nola aldatu da zientzia 20 urte hauetan. 1996an, Dolly ardia jaio zen, eta Carl Sagan hil. Eta zientzia asko aurreratu da. Gurekin, Itziar Laka, Javi Duoandikoetxea, Marian Iriarte eta Fernando Plazaola.

ZarautzOn taldea berriz gurekin

2016/11/02

Udazkeneko dibulgazioa ZarautzOn taldearen eskutik. Irratian izan ditugu Natalia Vahl eta Jose Mari Larramendi, eta aurrerapen txiki bat egin digute udazkenean izan duten eta izango duten programarena. 3D inprimagailuez hitz egin dugu, eta gainera, azaroaren 3an izango duten Zientziaz Blai ekitaldiaz ere bai.

ZarautzON grafenoaren bila

2015/11/23

ZarautzON taldea dibulgazioa egiteko sortu zen, eta dagoeneko hiru urtez aritu dira horretan. Udazken honetan izan dituzten ekitaldi interesgarrien berri ekarri digute NATALIA VAHLek eta JOSE MARI LARRAMENDIk. Adibidez, abenduaren 1ean izango den grafenoari buruzko hitzaldiaz hitz egi digute: Grafenea enpresako IÑIGO TXAROLAk hitz egingo du material harrigarri horri buruz.

Fernando Cossío

2014/06/30

Ikerbasqueko burua izan da gurekin, Fernando Cossío. Kimikaria da, eta solaskide aparta. Bere ibilbideaz hitz egin dugu eta zientziaz hausnartu ahal izan dugu. Bere irudi publikoaz harago, jakin-minez betetako kimikaria da.

Bernardo Atxaga

2014/06/16

Zientziari kanpotik begiratu diogu BERNARDO ATXAGA idazlearen laguntzarekin. HArk kontatu digu nolako harremana duen zientziarekin, eta, hortik abiatuta, kulturaz hitz egin dugu, zientziaz noski, eta geure buruari buruz hausnartu dugu berrogei minutuz. Ideia interesgarriak botatzeaz gain, plazer bat da pentsalari on eta lasai bati entzutea.

"Sarrera honek #KulturaZientifikoa 2. Jaialdian ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia