Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elhuyarren berriak bideoak

On Zientzia lehiaketak baditu txapeldunak

2018/06/16

Aste honetan banatu dira On Zientzia lehiaketaren sariak Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan. Zortzigarren urtez, zientziari buruzko bideo-laburren lehiaketa antolatu dute Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC), eta Teknopolis ere bada lehiaketaren parte. Saio honetan saridunak ezagutuko ditugu eta bideorik onenak ikusiko ditugu.

CAF-Elhuyar sariak 2018

2018/05/19

Maiatzaren 16an banatu ziren 2018ko CAF-Elhuyar sariak, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan. Jauzi egin eta uhinak sortzera gonbidatzen zuen aurtengo leloak. Lan hori ondoen egin duten egileak ezagutu ditugu Teknopolisen.

Zientzia Azoka 2018

2018/04/28

Bederatzigarren edizioa bete du aurten Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azokak eta urtetik urtera proiektua sendotu egin dela erakutsi du Bilboko Plaza Berrian ospatu berri den topaketak. Gazteak, sortu zaizkien galderen erantzuna aurkitzen saiatu dira euren irakasleen eta zientzia profesionalen laguntzarekin eta emaitza, standetara hurbildu den jendeari azaldu dizkieten proiektuak izan ...

Zientziakide: zientzia egiten duten hiritarrak

2018/01/06

ZientziaKIDE Elhuyarrek sustatzen duen Herritarren Zientzia proiektu bat da. Herritarren Zientzia, ulertzeko, auzolanean sortutako zientzia da. Zientzialari amateur edo ez profesionalek osorik edo hein batean gidatutako ikerketa zientifikoa da. Gaur, txikiak bihurtu dira zientzialari.

Bizilabe, gazteen nahietara egokitutako ikerketa-zentro bat

2018/01/06

Deustun, lehenengo Bizilabe zentroa ireki du Elhuyarrek, Bilboko udalarekin lankidetzan. Gazteak, auzotarrak, ikertzaileak eta enpresak harremanetan jarri nahi ditu Bizilabek, eta gazteei aukera eman, aisialdian, nahi dituzten proiektuak garatzeko, zientzia eta teknologiaren arloan.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia