Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elhuyarren berriak audioak

Teknopolis itsasoan

2018/01/22

Teknopolis saioa itsasoko bi gai ditu aste honetan. Bata da AZTI-Tecnalia egiten ari den mikroplastikoen arrantza-kanpaina. Oinarrian, zenbat mikroplastiko dauden eta non pilatzen diren jakitea da helburua. Eta bigarrena zetazeoen nekropsiari buruzko erreportaje bat, AMBAR taldeko adituekin, eta PIE estazioarenlangileekin.

2017ko aipagarrienak

2018/01/10

Iazkoari begira hasiko dugu urtea Quarken. 2017an Elhuyarren landu ditugun gaien artean, aipagarrienak errepasatuko ditugu.

Elhuyar aldizkaria ia poltsikoko bertsioan

2017/12/10

Elhuyar aldizkariaren paperezko bertsioak formatua aldatu du. Aurreko formatua baino txikiagoa da, eta itxura-aldaketa horrez gain, jendearen iritziari garrantzia handitu nahi izan diote edukian. Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu nolakoa den abenduko zenbakia, formatu berrian kaleratu den lehena.

Bizilabe martxan

2017/11/27

Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentro bat da. Bilbon zabaldu berri da, eta martxan jarri dute Elhuyar Fundazioak eta Bilboko udalak. Dagoeneko ditu tailer batzuk eta proiektu batzuk martxan.

Parte hartu CAF-Elhuyar sarietan

2017/11/20

CAF-Elhuyar sariketaren aurtengo edizioa martxan da. Lanak aurkezteko epea zabalik dago, eta otsailera arte ez da itxiko. Elhuyarko ANA GALARRAGAk kontatu digu zein diren edizio honen ezaugarriak.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia