Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ekologia audioak

Ozeano Bareko plastikozko uhartea, gero eta handiagoa

2018/04/13

Azken ikerketaren arabera, uste zutena baino are handiagoa da plastikozko uhartea, Ozeano Barean, Kalifornia eta Hawaii artean, metatutako plastiko-multzoa. Zehazki, 1,6 milioi km2-ko azalera du, hau da, Euskal Herria baino 76 aldiz handiagoa da. Horren ebrri eman du Elhuyarreko Ana galarragak, Info 7 irratiko Talaiatik tartean.

Dominoaren txolarrea

2018/03/20

2005ean, Leeuwarden hirian, Herbeheretan, domino-piezen erakusteken errekorra hautsi zuten. Baina ikuskizunaren aurretik, txolarre batek arriskuan jarri zuen ospakizuna, eta hil egin zuten.

Karramarro berria

2018/02/15

Adituek susmatzen dute Alemaniako akuarioetan karramarro espezie berri bat sortu dena. Haren genetika harrigarria da, baina zoritxarrez espezie inbaditzaile arrakastatsua da. Madagaskarrera iritsi da.

Tinto ibaia

2018/02/05

Espainiako hegoaldeko ibai ospetsua da, ur azidoa duelako. Egoitz Etxebesteren artikulu baten protagonista da Elhuyar aldizkarian. Tinto ibaia da, eta zientzialarientzat zenbait kontu interesgarri piztu ditu, besteak beste azidotasunaren jatorria. Azido biologikoa da.

BC3 eta naturaren onura

2018/01/22

Science aldizkarian argitaratu da ikerketa zabal bat naturaren onurari buruz. Ikertzaile-talde askok hartu dute parte, eta koordinatzailea BC3 zentroko Unai Pascual da. Ideia da naturaren onurak kalkulatzeko alde zintifikoaz gain beste ikuspuntu asko sartu behar direla. Unai gurekin izan da horretaz hitz egiten.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia