Elhuyar zientziaren komunikazioa

Birziklatzea bideoak

Plastikoak txipiroi erara

2017/10/14

Arraroa iruditu dezakeen arren, txipiroiak osagai interesgarria dira material berriak sortzeko. Euskal Herriko Unibertsitatean, BIOMAT ikerketa-taldea lanean ari da plastiko-hondakinentzat irtenbide bat aurkitzeko. Bioplastikoak ari dira garatzen. Txibihezurrak, oiloen lumak edo artilea erabiltzen dituzte lehengai gisa, plastiko biodegradagarriak sortzeko.

Bizitza berria PETarentzat

2017/10/14

EKO REC enpresak erabilitako plastikoarekin negozioa egiten du. PETa birziklatzen dute hemen, botila eta ontzi gehienak egiteko erabiltzen den polietileno tereftalatoa. Egunean 4 milioi ontziri bizitza berri bat ematen diete. 25 tona, zabortegira iristen ez direnak.

Hondakinak sailkatzeko aplikazioak

2017/10/14

Hondakinak birziklatu ahal izateko, nahitaezkoa da denok, etxean zein lantokietan, zaborra gaika sailkatzea. Honez gero, argi izan beharko genuke non bota behar den gauza bakoitza. Baina, zalantzarik izanez gero, badira mugikorrerako aplikazio baliagarriak ere.

Zizare plastiko jaleak

2017/10/14

CSICeko ikertzaile Federica Bertocchinik aurkikuntza bat egin du berriki: erlauntzetan bizi den har bat gai da polietilenoa degradatzeko, poltsak eta bilgarriak egiteko erabiltzen den materiala. Aurkikuntza zorizkoa eta zorionekoa izan da.

Pneumatikoak deseraikitzen

2013/10/19

Usurbilgo enpresa batek pneumatiko zaharretan alferrik galtzen den teknologiari etekina ateratzeko modu berri bat proposatu du: deseraiki, hau da eraiki ziren moduan baina alderantziz, atal bakoitzak dituen ezaugarriak produktu berrietan baliatzeko.

 

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia