Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bibliografia audioak

Lemniskata 2017ko udazkenean

2017/11/13

Goierrin zientzia-dibulgazioa egiten dute. Udazkenarekin batera, urteero, programazio aberatsa eta interesgarria jartzen dute martxan Lemniskata taldeakoek. GOYO LEKUONA eta JOSE LUIS ETXEZARRETA etorri zaizkigu aurtengo programazioa aurkeztera.

Usategiaren Printzipioa

2015/05/11

AITZOL LASA matematikariak bere bigarren liburua aurkeztu digu, Usategiaren Printzipioa. Gazteentzat idatzitako abentura-liburua da, eleberri bat, eta usategiaren printzipio matematikoan oinarrituta dago.

100 artikulu aipatuenak

2015/01/19

Zientzia-aurkikuntzak artikuluen bitartez elkarbanatzen dira. Kalkulatzen da dagoeneko 58 milioi artikulu zientifiko argitaratu direla. Baina galdera da: zein dira oihartzun handiena izan duten artikluak historian? Zein dira 100 artikulu aipatuenak? Zerrenda horretan espero dugu erlatibitatearen artikuluak egotea, edo unibertsoaren hedatze-abiadura handitzen ari dela aurkitu zutenekoa, edo DNAren egituraren aurkikuntza... Baina ...

Lunatikoak

2013/10/19

Azkenean, Egoitz Etxebestek idatzitako zientzialarien istorioen bilduma bat liburu formatuan. Elhuyar Fundazioak argitaratu du Lunatikoak liburua. Guk Egoitz gonbidatu dugu horri buruz Norteko Ferokarrillean hitz egitera. XVIII. mendeko Lunatikoen Klubetik hasita, Yuri Gagarinen istoriora. Leeuwenhoekek bere mikroskopiotik ikusita deskribatu zigun mundu berritik, Weigl-en zorrietatik pasaz, Sophie Germain matematikariaren istoriora. Egoitzek ...

Hitzak: Geofagia

2013/06/26

Geofagia lurra jatea da. Iñaki Leturiak, Hitzen atalean, jarduera arraro horri buruz hitz egin digu aurtengo denboraldiaren azken kolaborazioan.Beti bezala, hitzarekin berarekin hasi, eta kontzeptu horrekin lotutako beste kontu batzuk ekarri dizkigu Iñakik.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia