Elhuyar zientziaren komunikazioa

Astronomia audioak

Tinto ibaia

2018/02/05

Espainiako hegoaldeko ibai ospetsua da, ur azidoa duelako. Egoitz Etxebesteren artikulu baten protagonista da Elhuyar aldizkarian. Tinto ibaia da, eta zientzialarientzat zenbait kontu interesgarri piztu ditu, besteak beste azidotasunaren jatorria. Azido biologikoa da.

Gure geoidea

2018/01/03

Naiara Barrado izan dugu gurekin eta hari galdetu diogu zehtaz-mehatz nolakoa den gure planetaren forma. Geoidea izango da? Azken batean, geoide hitzak Lurraren formakoa esan nahi du. Baina zientziaren munduan ñabardura batzuk baditu hitz horrek. Planetaz eta formez aritu gara gaurkoan.

Lur laua

2018/01/03

Zer forma du Lur planetak? Lurra laua dela onartu dugu hasieran, eta aztertu egin dugu nolakoa den. Ezusteko bat topatu dugu bidean. Lurra laua baldin bada, ez da guk ezagutzen dugun planeta bezalakoa.

Urruneneko zulo beltza

2017/12/14

Eguzkiak baino 800 milioi masa handiagoa duen quasar bat detektatu dute, Unibertsoak 690 milioi urte zituenean sortutakoa. Horren berri eman du Elhuyarreko Ana Galarragak, Euskadi Irratiko Mezularia saioan.

Neutroi-izarren talka

2017/11/02

2017ko abuztuaren 17an, grabitazio-uhinak detektatzeko LIGO eta Virgo behatokietan orain arte jasotakoetatik bereizten zen seinale bat jaso zuten. Izan ere, grabitazio-uhinen seinalearekin batera, erradiazio elektromagnetikoa ere jaso zuten. Azkenean, bi neutroi-izarren arteko topaketa izan dela ondorioztatu dute. Lehen aldia da ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia