Elhuyar zientziaren komunikazioa

Astronautika audioak

Galileo, gure GPSa

2018/01/15

Laister erabili ahal izango dugu Galileo nabigzaio-sistema, GPSaren bertsio europarra. 2018ko udaberrian 22 satelite izango ditu orbitan (orain 18 ditu), eta hori nahikoa da sistema abiarazteko. GPS baino zehatzagoa da, eta smartphone berrietan erabiltzeko moduko teknologia dugu.

Espazioko zaborra jaso

2017/12/10

2018an RemoveDebris izeneko satelitea espazioratuko du ISS estaziotik. Haren helburua da ikertzea nola jaso daitekeen Lurraren orbitan barreiatuta dagoen txatarra espaziala. Zati handiegiak ez direnak, behintzat.

Indiarrak Ilargira

2017/10/30

Indiarrek Ilargira joan nahi dute. Aspalditik. Hain zuzen ere, Indiako ISRO espazio agentzia Chandrayaan-2 misioa ari da prestatzen, 2008an arrakastaz abiatutako programaren bigarren misioa. Haien helburuetako bat Ilargiaren gainazaleko hautsaren dinamika ikertzea da.

Elhuyar aldizkaria eta Cassini

2017/09/18

Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia kalean da. Gai nagusia, Cassini-huygens misioa. 20 urtez izan da Saturno inguruan datuak bidaltzen, eta orain bukatu du lana. Egoitz Etxebestek kontatu digu haren istorioa, bai eta aldizkariaren berri.

Satelite bidezko errolda

2017/05/16

Bill eta Melinda Gates-en fundazioak satelite bidez egin du Nigeriako errolda bat, bere polioaren kontrako txertoen kanpainan laguntzeko. Horretarako, satelitearen irudiak interpretatzeko, adimen artifizialeko teknikak erabili dituzte.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia