Elhuyar zientziaren komunikazioa

Arrantza audioak

Pinguinoak, arrantza eta zalantzak

2014/10/20

Hau ez da beti gertatzen. Esperimentu bera bi tokitan eginda, normalean emaitza bera emango du. Bada, esperimentu bat egin dute Hegoafrikako lau uhartetan, binaka hartuta, bikoteka, eta uharte-pare batean emaitza bat lortu dute, eta beste bietan, beste emaitza bat. Eta ez da batere erraza erabakitzea zer egin behar den orain.

Eneko Bachiller eta arrainen ekologia

2014/05/11

CAF-Elhuyar sarietan irabazlea da Eneko Bachiller itsas biologoa. Doktoretza-tesian Bizkaiko Golkoko arrain jangarri batzuen ekologia aztertu du eta zooplanktonarekin duten lotura argitu du. Lan horren laburpenak eman dio, hain zuzen, saria.

Kazetariak eta zientzia

2014/04/28

CAF-Elhuyar sariketan bi kazetarik irabazi dute: GORKA ZABALETAk saria eskuratu du kazetaritza-lanen atalean, eta AMAIA PORTUGALek aipamen berezia. Biak izan dira gurekin, haien lanez hitzketan, eta kazetaritzan zientziak duen lekuaz hitz egiten.

6370 km atun batentzat

2013/11/17

Euskal kostatik gertu markatutako hegaluze bat Venezuelako uretan harrapatu dute biologoek. Puntu batetik bestera, 6.370 kilometro daude lerro zuzenean, eta hori errekorra da biologoen erregistroetan. Baina agian hegaluze horrek askoz bidaia handiago egin du. Gaur, HARITZ ARRIZABALAGA Azti-Tecnalia ikertzailea izan dugu gurekin. Atunetan aditua da, markatu izan dizut atunak, eta ...

Berri onak legatzaren populazioarekin

2013/01/16

Legatzarentzat garai txarrak izan dira. 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean stockaren biomasa asko jaitsi zen. 1990eko hamarkadan berriz, stocka oso maila txikian egonda, etengabe ustiatu zen. Eta, hala ere, gerora haren populazioak gora egin du. AZTI-Tecnalia zentroko Nerea Goikoetxea biologoak ikertu du zergatik izan den hori. Harekin hitz egin dugu gaur ...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia