Elhuyar zientziaren komunikazioa

Arkitektura audioak

Teknopolis Punta Begoñako galerietan

2017/02/27

Aste honetako Teknopolis saioa, ETBko zientzia programak, Getxoko Erediaga molluara eraman gaitu eraikin berezi bat ikustera, Punta Begoñako galeriak. Itsas labarrei eusten dien egitura bat da, oso berezia, baina egoera onean ez dagoena gaur egun. Zientzialari-talde batek zaharberritu nahi du; Teknopolis-eko Bego Zubiak aurkeztu digu proiektua.

Teknopolis, Bilboko zubietan

2016/04/04

Aste honetan, Teknopoliseko saiokoek Bilboko zubiak bisitatu dituzte Javier Goitia ingeniariaren laguntzaz. Javier Bizkaia zubiaren zaharberritze lanetan hartu zuen parte, eta gidari aparta da Bilboko zubien  alde teknologikoa ulertzeko. Gainera, kontuan hartu behar da Bilbok zubi ezberdinen katalogo handi bat duela.

Teknopolis Enertic eraikinean

2015/03/30

Aste honetan, Teknopolisekoek bisita egin dute Enertic izeneko eraikinean. Martutenen dago, Donostian, 27 industrialdean, eta energia modu jasangarrian kudeatzen duen eraikinen eredua da. IÑAKI LETURIAk izan da han eta irratian kontatu dizkigu ikusi eta entzundakoak.

Eraikin historiakoak eta goroldioa

2011/10/05

Ponpeiako eraikinetan egindako EHUko ikerketa bat. Horma irudien hondatzearen azterketa eta zahartzea eta goroldioaren arteko lotura.

Megahiriak - Itxaro Latasa eta Koldo Telleria

2011/04/19

10 milioi biztanle baino gehiagoko hiriei megahiri deitzen zaie. Gaur egun, munduan, 21 megahiri daude. Erraldoi horiei buruz hitz egingo dugu saio honetan.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia