Elhuyar zientziaren komunikazioa

Arkitektura

Euri azidoaren eragina harrizko monumentuetan

1989/10/01

Euri azidoaren fenomeno eta ondorioak, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira azken urteotan. Poluzio-maila handitzen ari den neurrian, arazo konplexu honek ondorio kontrolaezinak dakartza gure mundura.

Etxe higikorra

1989/10/01

Etxea zurez eginik dago osorik eta teilak Kanadako tuia ustelezinaren zuraz eginik daude. Iglu itxurak abantaila termiko nabarmenak ematen dizkio.

Eiffel dorrea, Pariseko ikur

1989/05/01

Bere garaian munduko dorrerik handiena zenak, hil honetantxe bete ditu ehun urte. Burdinaz eraikitako orratz hura, 300 metro igo zen zerura bi urteren buruan, Alexandre-Gustave Eiffel injineruaren zuzendaritzapean. Dorrea eraikitzeko arrazoia, Frantziako Iraultzaren ehunurteurrena ospatuz 1889.eko Pariseko Erakusketa Unibertsalari ospe eta ohorea ematea zen.

Zurezko arrantzuntziak hiltzear

1989/03/01

Ez dugu uste izenburu honek inor harrituko duenik. Euskal Herriko arrantzaren egoera larria baino larriagoa bada ere, “Euskal Herria” izeneko arrantzuntzi batek haize berriak ekarri nahi dizkio arrantzaren alorrari. Arrantzuntzi honetan zura material berri batez ordezkatu da etorkizun itxaropentsua iragarri nahian.

Hormigoiaren gaitza

1989/02/01

Gaixotasun berezi bat hormigoi armatuzko egiturei erasotzen ari da. Eraikin-, zubi- eta errepide-ondare europarraren erdia, hormigoi barruko altzairuaren korrosioa jasaten ari da. Armadurak erortzen ari dira eta berehalako konponketa behar-beharrezkoa da.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia