Elhuyar zientziaren komunikazioa

Anatomia/Fisiologia

Usaina

1991/04/01

Aldi hartan, gaur egungo gizakiak imajinatu ere ezingo lukeen kiratsa zen nagusi herrietan. Kalean simaur-usaina zegoen, barruko patioetan txisa-antza, eskailera-begietan egur ustela eta arratoien kaka-usaina; aireztatu gabeko geletan, hauts lizunduaren sunda; logeletan, maindire koipetsuena, bururdi umelena eta orinalen usain gozo sarkorra. Tximiniei sufre-kiratsa zerien; larru-apaindegiei lixiba kaustikoena; hiltegiei odolbatuarena. Gizon-emakumeei izerdi eta arropa zikinaren sunda zerien; ahotik, zoldutako hortz-haginen kerua; hatsari, tipula-usaina eta gorputzei, jadanik gazte ez zirenei, gazta mindu, esne galdu eta tumore gaiztoen hatsa. Ibaiak, plazak, elizak zeuden kirastuta, eta zubipe edo jauregia izan, kiratsa berdin usnatzen zen. Nekazaria apaiza bezain kiratsu zen artisau-ofiziala, maisuaren emaztea adina; noblezia osorik zegoen kirastua, eta erregeari ere, animalia odoltsuari adinako kerua zerion, eta erreginari ahuntz zaharrarena, udan zein neguan, zeren XVIII. mendean ez bait zen artean bakterioen iharduera korrosiboa eragotzi, eta ondorioz, ez zen giza ekintza sortzaile zein suntzitzailerik, bizitza-agerraldi hasberri zein gainbeherakorik, kiratsik ez zuenik.

Neurona bat eta unitate asko?

1990/09/01

Neurona al da nerbio-sistemaren unitate funtzionala ala neuronaren zatiek unitate independenteen gisa eragin dezakete? Neurobiologoak bigarren posibilitatea aztertzen 30 urtez aritu dira.

Zahartzapena

1990/06/01

Gure gizarteak, zahartzapena gaixotasuntzat du, baina azken ikerkuntzak zahartzapena animalia guztietan gertatzen den prozesu naturala izan litekeela frogatzen ari dira.

Zer da gosea?

1990/05/01

Gure beharrizan alimentarioen erakusgarri naturala, gosea, mendebaldeko gure bizimodu honetan bere helburuetatik desbideratu egin da. Ondorio kaltegarri mordoa dakartza, horietako bat pisu-gehikuntza.

Belarria, sudurra eta eztarria: hirukote bateratua

1990/03/01

Orain dela hiru bat urte (ikus ELHUYAR. ZIENTZIA ETA TEKNIKA 10. alea. 1987) oftalmologiaren arloa aztertu genuen Munoa medikuaren eskutik. Otorrinolaringologia izango da oraingo honetan aztergai eta horretarako mediku ospetsu baten laguntza izango dugu: Jesus Algaba Guimerá-rena. Valentzian ikasketak egin ondoren, Alemanian burutu zuen bere espezializazioa. Bilboko eta Murtziako Medikuntz Fakultateko Otorrinolaringologi irakasle izan da. Une honetan Donostiako Arantzazuko Ama Ospitaleko Otorrinolaringologi Zerbitzuburu eta EHUko Otorrinolaringologi Irakasle Titular da.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia