Elhuyar zientziaren komunikazioa

Adimen artifiziala artikuluak

Gizakien eta roboten gizarte baterantz
 

Gizakien eta roboten gizarte baterantz

2017/06/01

Robotikan eta adimen artifizialean azken urteetan egiten ari diren aurrerapenekin, gero eta handiagoa da makinen autonomia eta adimena. Eta, horrekin batera, handitzen ari da makina horien etika bermatzeko beharra ere. Horretarako araudiak lantzen eta proposatzen ari dira hainbat gobernu eta erakunde.
Intuizioaren bide ilunak argitzen
 

Intuizioaren bide ilunak argitzen

2017/05/12

Albert Einstein fisikari handiak esan zuen intuizioa dela benetan balio duen gauza bakarra. Einsteinek ez ezik, badirudi beste guztiok ere intuizio-gaitasun itzelak ikusten ditugula zientzialari, politikari eta era guztietako estratega nabarmenenen atzean. Esan genezake arazo konplexuak askatzeko behar-beharrezkoa dela intuizioa, arrazonamenduarekin eta ezagutzarekin batera. Baina zer da intuizioa? Gizakiok soilik dugun ahalmen berezi bat al da?
Nola prestatzen duzu kafea?
 

Nola prestatzen duzu kafea?

2017/03/01

Gizartearen zahartzea arazo handienetako bat bilakatu zaigu. Geroz eta denbora gehiagoan bizi gara, baina gure azken urteetan era askotako zailtasunak pairatzen ditugu tamalez. Zailtasun horiei aurre egiteko bide bat teknologia adimendunena da; konkretuki, etxe adimendunena. Bizitza independentea bultzatzeko asmoz, eguneroko jarduerak egiteko behar duten laguntza emango diete etxe adimendunek han bizi diren pertsonei. Baina, horretarako, lehenik eta behin, jakin behar da pertsona horiek zer egiten ari diren eta zer egin nahi duten. Deustuko Unibertsitatean egin dugun doktoretza-tesian, pauso berriak eman ditugu esparru horretan.
“Makinak pertsonei ulertzeko gai badira, aurrerapauso handi bat egin dugu. Gure mundura datoz makinak”
 
Eneko Agirre Bengoa Hizkuntzaren prozesamenduko ikertzailea

“Makinak pertsonei ulertzeko gai badira, aurrerapauso handi bat egin dugu. Gure mundura datoz makinak”

2017/03/01

Makinek eta gizakiek elkar ulertzea du helburu Enekok. Elkarrekin solasean aritu ahal izatea. Gizakiak ez gara ulerterrazak, ordea, eta horrek buruhauste handiak ekartzen dizkio. EHUko informatika-ikertzailea eta IXA taldeko kidea da, eta haren lanak Google-ren beraren aitortza lortu zuen iaz. Orain, New Yorketik etorri berri hartu gaitu.
2016ko albiste zientifiko nabarmenenak
 

2016ko albiste zientifiko nabarmenenak

2016/12/22

Nature eta Science zientzia-aldizkarien iritzietan oinarrituta osatu dugu 2016ko albiste zientifiko nabarmenen zerrenda. Atzera begira, zientzia-urte zirraragarria izan da. Bai horixe! Elhuyar aldizkarian albiste horiek guztiak eman ditugunez, hemen duzue urteak zientzian eman duena gogoratzeko aukera:

1. Grabitazio-uhinak detektatu dituzte, bi al

...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia