Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Ultramore

2018/03/09 Elhuyar

Kolore morea protagonista izan den egunaren ondotik, aste honetan ultramore hitzari buruz arituko gara. Zerbait oso morea dela esateko, euskaraz ohikoena more-morea esatea da; hau da, adjektiboa errepikatuz azpimarratzen dugu moretasun hori. Orduan, zergatik esaten dugu ultramore?

Ultramorea argi ikusgaiaren espektroaren goi-mugatik harantz den lehen erradiazioa bada, morez haraindi ere eman zitekeen, ultramar hitzaren itsasoz haraindi baliokidearen gisa berean (vive en ultramar: itsasoz haraindi bizi da).

Baina ez da hori kultura-erroekin (hizkuntza guztietakoak direnekin) erabiltzen den ohiko bidea. Hor ditugu elektroeragile, infragorri, metahizkuntza, minigona, supereroale, teleaulki, termoegonkor, ultraeskuin, baita ultramore ere. Horrelakoei exoelkarte esaten zaie, kultura-erro edo aurrizki batez eta euskarazko hitz batez osatuak direlako. Exoelkarte hitza bera ere exoelkarte bat da!

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia