Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Sirenio

2018/04/20 Elhuyar

Sirenio baten fosila Pirinioetan agertu dela irakurri dugu azken egunetan, baina zein da sirenio hitzaren jatorri etimologikoa?

Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan irakur daitekeen gisan, sirenioak hezur sendo eta astunak, hegats bilakatutako aurreko gorputz-adarrak eta dortsobentralki zapaldutako isatsa dituzten ugaztun plazentarioak dira. Ez dute atzeko gorputz-adarrik, eta bere barnean dugonga eta manatia biltzen dituen Sirenia ordena osatzen dute.

Sirenioak itsas behi izenarekin ere ezagutzen dira, itsas ugaztun belarjale bakarrak direlako. Ugaztun-talde hau duela 50 milioi urte agertu zen lehen aldiz, eta eboluzionatuz joan da, animalia guztiz urtarra bihurtu arte; erditzeko ere ez da uretatik ateratzen. Gaur egungo beste animalien artean, elefanteak dira hurbilen dituzten ahaideak.

Animalia handiak, pisutsuak eta mugimendu geldokoak dira. Ur tropikaletan bizi dira, itsasbazterretan, estuarioetan eta ibaietan. Haien mantsotasuna dela eta, harrapakin errazak izan dira ehizarako, larrua eta haragia aprobetxatzeko, eta, horren ondorioz, desagertzeko zorian egon ziren. Gaur egun, animalia babestuak dira.

Baina nondik dator sirenio hitza? Hori entzutean, ez al zaizu sirena hitza burura etortzen? Ba ez zabiltza oso urrun. Sirenio izena antzinako grekotik omen dator: Σειρ?νες (Seirenes, “engainatzen duen emakumea”). Kondairaren arabera, marinel bakartiek sirenekin nahasten zituzten animalia hauek, eta hortik datorkie izena.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia