Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Miraila

2018/05/25 Elhuyar

Miraila animaziozko filma sortu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako ikasle eta irakasle batzuek. Proiektuak CAF-Elhuyar sarietako Zientzia Gizartean Beka jaso zuen 2017an. Baina, ba al dakizu zer esan nahi duen miraila hitzak?

Armintxeko kobazuloan aurkitu zituzten Paleolito garaiko grabatuak izan dira film laburra sortzeko inspirazio-iturri. Zergatik hautatu dute miraila? Bada, egileen esanetan, beren burua grabatuak zeuden panel horretan islatuta ikusten zutelako, aurrean mirail edo ispilu bat balute bezala.

Hiztegietara joz gero, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, batez ere Iparraldean erabiltzen  den hitza da:

 

mirail 1 iz. Ipar. Ispilua. Bere burua mirailean ikusi zuenean. Mirailaren ifrentzua. || Bertuteen mirail guztiz argia.

2 iz. Ipar. Jarraibidea. Santuak bizitzako mirailtzat harturik.

 

Are gehiago, Orotariko Euskal Hiztegian adierazten da tradizioan Iparraldeko testuetan bakarrik ageri dela: «Tr. Documentado únicamente en textos septentrionales».

Azkenik, mirail hitzaren lemak ez du «–a» organikorik; hau da, sail, masail, urtarril edo otsail hitzak bezala, hiztegian topatu nahi badugu, bukaerako «–a» artikulurik gabe idatzi beharko dugu.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia