Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Hiesa

2017/12/01 Elhuyar

HIES, hies, GIB… nola idatzi behar dira? Gure inguruko erdaretan, aids, sida, SIDA, VIH… letra larriz nahiz letra xehez idatzita, denetik ikusiko dugu.

Hies hitza, euskaraz, hitz arrunt bihurtu da, eta HIES siglan du jatorria; hain zuzen ere, “Hartutako Immunoeskasiaren Sindromea” da sigla horren azalpena. Horrela bada, hiesaren birusa, hies gaitza, hiesaz kutsatua edo guraso hiesdunen seme-alabak esan eta idatz daitezke.

Euskaltzaindiaren Hiztegian hies eta hiesdun sarrera dira, gaixotasuna bera eta gaixotasun hori duena izendatzeko, hurrenez hurren.

Euskaraz baditugu gisa horretako gehiago, laser (ingelesezko Light Amplification by Stimulated Emission of Radiationen laburtzapena) edo radar bera (ingelesezko radio detection and rangingenakronimoa).

Hies terminoa ez da nahastu behar GIB (giza immunoeskasiaren birusaren laburtzapena) delakoarekin, ez dira eta sinonimoak. GIBa “Gizakietan hiesa eragiten duen erretrobirusa….” dela esaten da Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan (ZTH); sigla izanik, maiuskulaz idaztekoa da, eta, deklinabe-atzizkiak eranstean, marrarik gabe idatzi ohi dugu (GIBak, GIBaren eta abar).

Argitasun gehiago nahi baduzu, Elhuyarren ZTHrajo dezakezu. Han, hiesaren definizioaz gain, irudiak eta artikulua ere kontsultagai dituzu.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia