Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Grabitazio-uhin

2017/12/21 Elhuyar

Erlatibitate orokorraren teoriako kontzeptua, espazio-denboraren kurbaduraren fluktuazioaren ondorioz hedatzen den uhina dena. 

Denbora luzean egiaztatu gabeko fenomenoa izan da; izan ere, grabitazioaren ahultasuna oztopo handia da grabitazio-uhinen intentsitatea Lurretik neurtzeko. Lehenik, zeharkako ebidentzia batzuk lortu ziren, izar bitar batzuen behaketetan. Azkenik, LIGO interferometroari esker, zuzenean detektatu ziren 2015eko irailaren 14an. Bi zulo beltz elkartzean sortutako grabitazio-uhinak dira, hain justu, interferometroak detektatutakoak.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia