Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.
2018/01/11 Elhuyar
Urte hasierarekin batera Ben Barres neurozientzialaria zendu da, “gliaren gurua” ere deitzen zioten. Baina zer da gli edo glia delako hori?
Euskaraz glia edo neuroglia deritzon hori garuneko zelula-mota bat da. Definizio zehatzagoa Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopediakoan jasoa dago: “Metabolismo- eta sostengu-funtzio jakin batzuk ziurtatzen dituzten eta neuronekin batera nerbio-ehuna osatzen duten nerbio-zelula ez-konektiboen multzoa”.
Ben Barresi buruzko informazio gehiago hemen topatuko duzue.