Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Gastroenteritis

2017/11/23 Elhuyar

Gastrointeristis, gastroenteristis, gastroenteritis… zein da zuzena? Gastro- hori agian lotzen dugu urdailarekin (gastritis, gastriko….), baina zer da -enteritis hori?

Gastroenteritisaren sintomak ezagunak zaizkigu gutako askori, baina badakigu zehazki zer den?

Hitzaren etimologia azaltzeko, grekora jo beharra dago, gastroenteritis forma zuzen eta luzearen atzean sustraia grekoan duten hiru atal baitaude: gaster (urdaila), enteron (hestea) eta -itis atzizkia (hantura).

Hain zuzen ere, Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegian datorrenari erreparatuta, “aldi berean urdailari eta heste meharrari erasaten dien hantura-prozesua” da.

“Hestearen, batez ere meharraren, hantura-prozesua” denean, enteritis deitzen zaio.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia