Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Borrasca, euskaraz?

2018/01/19 Elhuyar

Aste honetan (eta aurrekoetan) borraska bortitzak izaten ari gara, eta euskaraz ez omen da borraska esaten. Hiztegietan hainbat aukera agertzen dira... zein da egokiena, guztiok egunerokoan erabiltzen dugun “borraska” horri erreferentzia egiteko?

Maiz egiten diguten galdera da: hiztegian hitz bat kontsultatu, eta dauden aukeretako zein da hautatu beharrekoa? Ez da beti erraza izaten itzulpen edo ordain egokia hautatzea. Horren adibide bat gaztelaniazko borrasca hitza izan liteke. Hitz hori euskaratu nahi badugu, hainbat aukera ematen dizkigute hiztegiek; hizkera arruntean ari bagara, jakintza-alorraren markarik gabeko adiera hautatzea litzateke ohikoena. Kasu honetan, lehen adierako ekaitz edo, bestela, itsasoko ekaitzari erreferentzia egin nahi badiogu, enbataordaina hauta dezakegu.

Aldiz, testu espezializatu bat idatzi behar izanez gero, jakintza-alorrari egin beharko diogu kasu. Hala, borrasca hitzaren kasuan, Meteorol. (meteorologia) duten horietako bat hautatu beharko dugu. Eguraldi txarrari dagokion termino espezializatua ekaitz gogor da, eta atmosferan inguruko presioa baino baxuagoa duen eremuari depresio deritzo.

Informazio gehiago hemen

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia