Elhuyar zientziaren komunikazioa

Bidali galdera

Zerbitzu hau zientziaren eta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egiteko da.

Animalia-eredu

2018/02/01 Elhuyar

Animalia-eredu diogunean, gizakia ez den animalia bat ikerketan erabiltzeaz ari gara. Animaliekin esperimentuak eginez lortzen den ezagutza gizakien kasuetara estrapolatzen da.

Medikuntza-ikerketan erabiltzen da teknika hori, beste hainbat metodo eta teknikarekin batera. Animalia bat azter daiteke, adibidez, gaixotasun genetiko bat duen odol garbiko zakur bat, gizakietan agertzen den antzeko gaixotasun bat ikertzeko. Halaber, gaixotasuna bera eragin daiteke animalia batean, eta hura aztertu. Saguetan minbizia eragin daiteke gizakien minbizia simulatzeko. Badaude bestelako animalia-ereduak ere, hala nola bi txerriren arteko organo-transplantea eredutzat hartuz gizakiengan transplanteak egiteko teknikak garatzeko erabiltzen direnak.

Azken urteetan, animaliekin egiten diren ikerketak ordezkatzearen aldeko mugimenduak ugaritzen ari dira, eta nazioarteko jarraibide bihurtu diren hiru Rak ditugu horren erakusgarri: replacement, reduction, refinement («ordezkatzea», «murriztea», «fintzea»). Horiek dira animaliekin egindako esperimentuak erregulatzeko erabiltzen diren hiru mandatuak. Ordezkatzea: ahal den neurrian, beste metodo batzuk erabili behar dira, eta animaliekin egindako esperimentuak azken aukera gisa utzi. Murriztea: animalia-ereduak erabiltzea ezinbestekoa den kasuetan, ahalik eta animalia-kopuru txikiena erabili behar da. Fintzea: esperimentuetan, findu egin behar dira animaliak manipulatzeko teknikak, haiei ahalik eta estres eta min gutxiena eragiteko.

Ikerketak diseinatzeko garaian, ikertzaileek eta administrazioek ezinbestean hartu behar dituzte kontuan hiru arau horiek.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia