}

Zientziaren museoa begien aurrean

1995/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Parisko Zientzia eta Industriaren Hirian bideoteka informatizatua zabalduko dute aurten. Zientziari, teknologiari, naturari eta garapenari buruzko 4.000 pelikula baino gehiago eskaintzeko moduan prestatu da.

Parisko Zientzia eta Industriaren Hirian bideoteka informatizatua zabalduko dute aurten. Zientziari, teknologiari, naturari eta garapenari buruzko 4.000 pelikula baino gehiago eskaintzeko moduan prestatu da, hau da, 1.500 proiekzio-ordu bilduko dira bertan.

Museoan propio ezarritako 17 irakurgailu berezi erabiliko dira zerbitzu berri horretan. Bezeroak pertsonaiaren, dataren, gertakariaren edo izenburuaren arabera egin ahal izango du bere aukera. Agindua eman orduko, robot batek hartuko du aukeratutako pelikula eta disko-irakurgailuan ipiniko du. Besteak beste, landare baten garapenaz, atomoaren egituraz edo Ilargira egin zen lehen bidaiaren irudiaz gozatu ahal izango da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia