}

Zer gertatzen da bideokontsolekin?

2001/03/01 Waliño, Josu - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aurreko zenbakian hitz egin genuen Microsoft-ek kaleratuko duen Xbox bideokontsola berriaz. Ez dakit horren eraginez edo zer, orain jakin dugu Sega etxeak Dreamcast kontsola egiteari utziko diola eta aurrerantzean beste kontsolentzako bideo-jokoak egingo dituela.

Hori gutxi balitz, bideokontsola berria aurkeztu dute. Indrema du izena eta Linux-en izango omen du bihotza. Ziur ez dela Gates jauntxoaren gustukoa izango.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia